Tanzaniako mendialdean tximino-espezie berri bat aurkitu zuten iaz, baina, DNA azterketak egin ostean, genero izendatu dute. Tximinoak Rungwe mendian aurkitu dituztenez, generoari ere Rungwe jarri diote izena, nahiz eta bertako hizkuntzan tximino horiei kipunji deitzen dieten. Kipunji-ak ile marroidunak dira, sabel zurixka dute eta buruan mototsa eta bibote luzeak dituzte.