Britainia Handiko historia naturaleko museoak eta Essex Unibertsitateak tximeleta- eta sits-espezieen datu-base informatizatu bat sortu dute. Izan ere, tximeleten eta sitsen gaineko ikerketa ugari egin badira ere, ez zegoen katalogo bateraturik. Horren beharra ikusita, VIADOCS egitasmoa jarri zuten martxan, eta emaitza hainbat museotan sakabanatuta zegoen informazioa biltzen duen katalogo hori da.
Informazioa bateratzeko eta informatizatzeko, programa berezi bat egin dute, eta, horri esker, hiru urtean egin dute eskuz eginda 430 urte iraungo zukeen lana. Katalogoa Interneten.