Txikiagorik ba ote?


80ko hamarkadan elektroi bakarraren karga neurtzea lortu zenean, hori elektrikoaren oinarrizko unitate txikiena zela uste izan zen. Baina 1982an Robert Laughlin fisikariak elektroien arteko elkarrekintzaizugarri konplexuak azaltzeko modu erraza plazaratu zuen.

Bere teoriaren arabera elektroiak elkarrekintzarik gabeko alegiazko partikula gisa jokatzen dute, eta euren karga, elektroiaren karga elektrikoaren izendatzaile bakoitiko zatikien (1/3, 1/5, 1/7...) baliokidea da.


Orain, Weizmann Institute-ko ikerlariek elektroi bakarraren bostena den kargaren baliokidea neurtu dute (elektroi-sistemaren konduktantzia konduktantzia kuantikoaren 2/5 zen) eta teoria hura frogatutzat jo dute. "

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila