Txerria etxekotu zenekoa

Suediako Upsalako Unibertsitatean txerria noiz eta non etxekotu zen ikertu dute. Emaitza Science aldizkarian argitaratu dute, eta, horren arabera, txerriak gutxienez zazpi alditan etxekotu ziren, Asiako eta Europako leku desberdinetan, duela 10.000 urte inguru.Ondorio horietara iristeko, etxekotutako txerrien eta basatien mitokondrioetako DNA aztertu dute.


Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila