Txernobil eta bonba atomikoa

Minbiziaren Munduko Biltzarrak Txernobileko istripu nuklearra izan du aztergai, orain arte arrazoi jakin bat dela medio minbizia garatu duen giza talde handiena sortu duen gertakaria izan baita. Dagoeneko 15 urte bete dira istripua gertatu zenetik eta oraingoz 2.000 pertsona inguruk garatu dute tiroideko minbizia, kopurua hazten ari den arren.

Biltzar horretan, hainbat hondamendik sortutako minbizi-kasuen kopurua aztertu dute, istripu nuklearrak eta bonba atomikoak sortutakoak, besteak beste. Erradiazio-mota desberdinek eragiteaz gain, intentsitatea eta esposizio-denbora ere desberdinak dira kasu bakoitzean. Bonba atomikoa jaurti zenean gamma izpien eta neutroien eraginpean egon zen jendea, oso arriskutsuak biak.

Txernobileko istripuan, ordea, xenon gasaren eta iodinaren eraginpean egon ziren. Iodina iodoaren isotopo erradioaktiboa da, eta gamma izpiak bezain arriskutsua ez bada ere, gure gorputzean finka daiteke eta epe luzera kalte larriak eragin.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila