Turiasaurius riodevensis, Europako handiena

Turiasaurius riodevensis, Europako handiena
2007/02/01 | Elhuyar

2003ko maiatzean, Teruelgo Riodevan, sauropodo erraldoi baten hezur fosilak aurkitu zituzten paleontologoek. Duela gutxi, Science aldizkarian eman dute horren berri, luze eta zabal, eta Europan topatutako dinosauro handiena dela adierazi dute: nonbait, 35 metro luze zen, eta 45 tona inguru pisatzen zuen.

Espezie bereko dinosaurorik ez da aurkitu orain arte; beraz, espezie berria da, eta Turiasaurius riodevensis izena jarri diote. Duela 145 milioi urte bizi izan zen; lau hankan ibiltzen zen, lepo eta isats luzeak zituen, eta belarjalea zen.

1
228
2007
2
018
Paleontologia
Berriak labur
9
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila