Tunelgintza eta uhin sismikoak

Uhin sismikoetan oinarritutako metodo berri bat garatu dute tunelen aurpegien atzealdean zer ezkutatzen den ikusteko. Tunelaren aurpegi batetik uhin sismikoak igortzen dira, eta, arroketan edo lur-masan haustura adierazgarririk egonez gero, uhin horiek horren berri ematen digute. Zulaketa-makinari egokitutako transmisoreak soinua igortzen du eta mikrofonoak, aldiz, soinu-uhin horiek jasotzen ditu. Ezaugarri geologiko horiek guztiak ordenagailu batekin kontrolatzen dira.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila