Londresko eta Tel-Aviveko unibertsitateetako ikertzaileek giza tuberkulosia oso aspaldikoa dela eta behiena baino antzinagokoa dela argitu dute. Hori ondorioztatzeko, Israelgo kostan topatutako eskeleto batean oinarritu dira. Eskeletoak 9.000 urte ditu, eta, handik, tuberkulosiaren baziloaren DNA erauztea lortu dute. Hala, batetik, frogatu dute giza tuberkulosia uste baino zaharragoa dela, orain arte uste baitzuten duela 6.000 urte agertu zela; eta, bestetik, nola eboluzionatu duen aztertu dute.