Tsunami erraldoia Hawaiin

Hawaii 500 metroko olatu erraldoi batek jo zuen duela 120.000 urte, Hawaiiko geologoen esanean. Hainbaten ustez, horrelako megatsunamiak itsasora eroritako luizi masiboen ondorioa lirateke. Hala ere, tsunami erraldoien teoriak kritikak izan ditu orain arte, erabilitako ebidentziak itsas mailaren aldaketaren eta tektonikaren bidez azal zitezkeela uste baitzuten.Egin den ikerketa berri batean, ordea, tsunamien aldeko ebidentzia garrantzitsuak aurkitu dituzte. 100.000 urtetik gora dituzten fosil itsastarrak atzeman dituzte garai hartan lehorrean zegoen eskualde batean.

Ingurua itsas-mailaren gainetik 400 metrora zegoen, eta 5 kilometro lur barnerantz. Ikertzaileen ustez, distantzia horretan garraiatzeko, olatu izugarri bat litzateke indar posible bakarra. Eszeptikoen ustez, ordea, oraindik zalantzazko datuak daude, sedimentologian kontraesanak daude eta.

Simulazioen bidez, horrelako tsunami batek Hawaii uharte guztiak suntsi litzakeela erakutsi dute. Hala ere, gertaera horien maiztasuna oso txikia denez, adituek esan dute ez dagoela kezkatzeko arrazoirik.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.