Troyes-eko altxorra

Aztarnategian lanean ari diren arkeologoen iritziz, aurkikuntza berriak Erromatar Inperioko ohituraz gain, garai horretan erabiltzen zituzten materialak ezagutzeko bidea eskainiko du.

Frantziako Troyes hiriko aztarnategia uste baino emankorragoa suertatu da. Besteak beste, Erromatar Inperioko biztanleek salerosketan erabiltzen zituzten txanponak ezagutzeko aukera paregabea eskainiko dute berriki aurkitu dituzten 186.200 txanponek. Ez da dirutza makala, alajaina!.

Aztarnategian lanean ari diren arkeologoen iritziz, aurkikuntza berriak Erromatar Inperioko ohituraz gain, garai horretan erabiltzen zituzten materialak ezagutzeko bidea eskainiko du. Txanponak, izan ere, III. mendean gorde ziren egoera beretsuan aurkitu dituzte.

Erromatarren bizilekua zen Domus izeneko eraikinaren inguruan eta anfora batean gorderik zeuden txanponak. Lurpean zegoenez gero, lurrak babestu egin du anfora eta horri esker txanponak egiteko erabiltzen ziren materialak eta teknikak ikertu ahal izango dituzte.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila