Trenbide isilagoak

CAF

Holandako ikerketa-zentro batean trenaren zarata-poluzioa murrizteko sistema garatu da. Trenbidearen alboan 60 cm-ko langak ezartzea aski da trenaren zaratari 6-8 dezibel gutxiagotzeko.

Langak zarata ongi zurgatzen duen materialez eginak egon beharko dute, hau da, plastikoz edo egurrez. Trenaren zarata trenbide-konpainia gehienek jendearengandik jasotzen dituzten kexua arruntenetakoa da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila