Gasteizko tranbian dagoeneko ari dira erabiltzen
Trenen funtzionamendua monitorizatzeko tresna bat diseinatu dute Mondragon Unibertsitatearen Goi Eskola Politeknikoko ikasleek, Traintic enpresarekin lankidetzan.
Trenak ikuskatzeko eta kontrolatzeko da tresna hori, eta aukera ematen du horien ekipo elektronikoetan denbora errealean zer gertatzen den ikusteko, eta, beraz, unean-unean gertatzen diren akatsei atzemateko. Horri esker, trena guztiz kontrolaturik izateaz gain, mantentze-lanak eta -kostuak murriztu egiten dira, nabarmen.
Dagoeneko hasi dira erabiltzen hainbat tren-zerbitzutako mantentze-lanak egiteko; besteak beste, Gasteizko tranbian ari dira erabiltzen.