TRAPPIST-1 exoplanetak eguzki-sistemako planeten antzekoak direla baieztatu dute

trappist-1-exoplanetak-eguzki-sistemako-planeten-a
TRAPPIST-1eko planeta batetik egon daitekeen ikuspegia erakusten duen irudikapen artistikoa. Haren izarreraino duen distantziak ura egoera likidoan egoteko aukera eman lezake. Arg. ESO/N. Bartmann/spaceengine.org

Iaz jakin zen TRAPPIST-1 izar nano gorri eta hotzaren inguruan zazpi planeta zeudela, eta haietako batzuk bizigarriak izan zitezkeela aurreikusi zen. Urtebeteko ikerketen ondoren, emaitza berriak argitaratu dituzte: zazpi planetetatik gehienak arrokatsuak dira eta badute ura. Zehazki, haien masaren % 5 da ura, Lurraren beraren kasuan baino dezente gehiago (ozeanoak gure planetaren masaren % 0,02 baino ez dira). Ikertzaileen ustez, emaitza berriek erakusten dute TRAPPIST-1eko planetak eguzki-sistemako planeten antzekoak direla zentzu askotan.

Zazpi exoplanetak epelak direla dirudi, hortaz, denek izan litzakete ura bere forma likidoan egotea baimenduko luketen baldintza geologiko eta atmosferikoak. Aurrerantzean saiatuko dira argitzen planeta guztietatik zein den bizigarria izateko aukera gehien duena. Oraingoz, badirudi TRAPPIST-1e planeta dela zazpietatik Lurraren antzekoena izan daitekeena, baina argitzeke dago nolakoa den bere azala eta atmosferarik ba ote duen. 

 

TRAPPIST-1 sistemaren irudikapena. Arg. NASA/JPL-Caltech

TRAPPIST-1 sistemaren inguruko aurreko albisteak:

-> Habitagarriak izan daitezkeen hiru planeta aurkitu dituzte Eguzkitik gertu

-> Zazpi planeta topatu dituzte, izar gorri nano baten inguruan

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzla. Ezeztatuz gero, ezingo duzu webgune honetan nabigatu. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak
Gipuzkoako Foru Aldundia
IRIZAR Koop. Elk.
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
TAJO Group