Toumai, hominidorik zaharrena

Toumairen garezurra 2002an aurkitu zuten Txaden, duela sei-zazpi mila milioi urtekoa da, eta eztabaida franko izan da hominidoa zen ala ez zen. Tomografia bidez garezur haren irudia berregin dute, eta aztarna gehiago ere aurkitu dituzte; eta, datu horiekin, garezurra hominido batena dela ziurtatu dute aurkitzaileek —Sahelanthropus tchadensis izena jarri diote—. Dena dela, aditu guztiak ez datoz bat.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila