Titanioa merkatu egin daiteke

Bilboko Guggenheim museoa orain eraikiko balitz, dirutza ederra aurrezteko aukera izango genuke Cambridge Unibertsitateko ikertzaile-talde bati esker. Horiek titanio oxidoa zuzenean erreduzitu eta titanio purua jasotzeko metodo elektrokimikoa asmatu dute. Laborategian eginikoa eskala industrialean errepikatzea badago, material preziatu horren kostuak asko murriztuko lirateke; izan ere, titanio oxidoa erraz atera daiteke mehatzetatik.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila