Titan lurtarrentzat eredu

Planeta handien atmosferek, hots, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptunoren atmosferek, planeta txikienekin hots, Lur, Artizar eta Martitzen atmosferekin ez dute zerikusirik.

Hala ere, talde frankoamerikar batek, Voyager I zundak eginiko behaketetan oinarrituz eta Lurretik egindako neurketez baliatuz, Saturnoko sateliterik handiena den Titaneko atmosferan negutegi-efektu izenez ezagutzen dena gertatzen ari dela dio.

Beraz Titanen gertatzen dena oso garrantzitsua da lurtarrentzat; hemen antzeko fenomenoa gertatzen bait da.

Titaneko eta Lurreko gainazalek eguzkiak tarte ikuskorrean emititutako energia jasaten dute eta ondoren erradiazio termiko gisa emititzen dute. Erradiazio honen zatirik handiena atmosferako gasek ( hidrogenoak, metanoak eta nitrogenoak Titanen kasuan eta ur-lurrinak eta karbono IV oxidoak Lurraren kasuan) zurgatzen dute eta honen ondorioz lurrazalaren ondoko atmosfera berotu egiten da.

Gainera, ikerlari hauen arabera, Titanen kasuan eguzkitiko erradiaziorik gehiena goi atmosferan zurgatzen omen da. 100 eta 500 km bitarteko altueran kokatuta dagoen lanbro-geruza batek asko zurgatzen ditu eguzkitiko izpiak eta pasatzen uzten du zohitik igorritako erradiazio infragorria. Efektu honi "negutegi aurkako efektu" deritzo eta bere eraginez Titaneko gainazalaren tenperatura 9 K jaisten da, baina negutegi efektuaren eraginez gainazala 21 K berotzen da. Emaitza, beraz Titaneko gainazalaren tenperatura 12 K berotzea da.

Lurrean antzeko fenomenoa gertatzen da, baina maila apalagoan. Hala ere, sumendien eraginez edo gerra nuklearraren ondorioz "negutegi aurkako efektua" areagotu daiteke.

Beraz, Titanen gertatzen ari dena oso garrantzitsua izan daiteke, zer egin behar ez den jakiteko.

Jarrai iezaguzu

Zu idazle

Zientzia aldizkaria

azken alea
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.