Tiranosauroen burua aurretik

Tiranosauroen arbasoen fosil batzuk aztertuta, Beijing-eko ikertzaile-talde batek adierazi du burua gorputza bera baino lehenago garatu zela.

Tiranosauroen arbasoen fosil batzuk aztertuta, Beijing-eko ikertzaile-talde batek adierazi du burua gorputza bera baino lehenago garatu zela tiranosauroak sortzeko eboluzioan.

Byu Idaho

Ondorio horretara iristeko, Txinako Liaoning eskualdean aurkitutako fosil batzuk aztertu dituzte. Fosil horiek, dirudienez, tiranosauroen antzerako garezurra dute. Gorputza, ordea, ezin da Tyrannosaurus rex boteretsuarenarekin alderatu; 1,6 m luze baino ez da, eta besoak T. rex -ek baino luzeagoak ditu. Beraz, tiranosauroen arbasoek burua garatu zuten lehenengo, eta gorputza ondoren.

Fosildutako tiranosauroen urruneko arbaso horri Dilong paradoxus izena jarri diote. Eta fosilak hain ongi iritsi dira guganaino, ezen gorputza estaltzen zion protolumak ere ikus baitaitezke.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila