Tigrearen orroa aditu eta beldurrez ezin mugiturik gelditzen dira animaliak, baita pertsonak ere askotan. Bioakustika ikertzen duten zientzialariek argitu dute zergatik: antza denez, orroa egitean 18 hertzen azpitik dauden soinu-uhinak igortzen ditu eta euren biktimek aditzen ez dituzten arren, eragina bai nabaritzen dute, mugitu ezina hain zuzen. Gizakiok, esaterako, 20 eta 2.000 hertzen artean igorritako uhinak entzuteko gai gara; balea, elefante, errinozero eta tigreek azpitik sor ditzakete. Ikerketaren hurrengo fasea, maiztasun txikiko soinuak sortzeaz gain horiek entzuteko gaitasuna ere baduten jakitea izango da.