Tigrea azkenetan

40.eko hamarkadan Baliko tigrea desagertu zen, 80.ekoan Javakoa eta orain Siberiako tigrearen txanda da.

Tigrea Indonesiako Bali irlatik 40.eko hamarkadan ezkutatu zen eta Java irlatik 80.eko hamarkadan. Orain, berriz, badirudi txanda Siberiakoari heldu zaiola. Izan ere, berrehun baino gutxiago dira dagoenekoz.

Gaitzak sendatzeko ahalmen miresgarriak zituelakoan harrapatzen zen garai batean, baina orain beste moda batek mehatxatzen du; Errusiako aberats berriek beren etxeak dotoretzeko tigrearen larruak nahi baitituzte. Joera hori dela eta, Siberiako Ekialde Urruneko langabetuak tigreak ehizatzera bultzatzen ditu, nahiz eta zigor gisa isun handiak ordaindu eta hiru urterako kartzelara joan beharra egon.

Amba izeneko ekologista-taldeak zaintze-lanetan agintariak ordezkatu nahi ditu, Siberiako hain lurralde zabalak kontrolatu ezin dituelako.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.