Tigre zuriak

Tigre zuria animalia ederrenetako bat da. Bengalako tigre arruntaren mutantea da eta oso urriak eta bitxiak dira. 1951.ean Reua-ko Maharajak horietako bat harrapatu zuen eta tigre zuriak hazteari ekin zion. Mende hasieratik ordurarte 50 tigre zuri bakarrik ikusiak ziren.

Egun gehiago ezagutzen dira munduan, 100-120 bitartean daudela (basatiak at) uste delarik. Horietako 14 Siefried & Roi ilusionistenak dira baina, gauzarik interesgarriena beren emeetako batek, Sitarra izenekoak, hiru tigrekume zuri erditu berri dituela da.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila