TGV-k marka berria

Frantziako abiadura handiko trenak, TGV famatuak, abiadura-marka berria jarri zuen joandako urtarrilean. Marka ez du orain Lyon-Paris lineakoa den TGVk jarri; oraindik zerbitzuan ez dagoen TGV atlantikoak baizik. Hain zuzen ere, Hendaiaraino iritsiko den abiadura handiko trenbidean TGV atlantikoak korrituko du.

Paris eta Lyonen arteko linean eginiko saiotan TGV atlantikoak 410 km/h-ko abiadura lortu du. Hau ez da, noski, bere ohizko abiadura izango. Zerbitzuan hasten denean ez du 300 km/h-ko abiadura gaindituko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila