Gailu edo tresna berri honek gaztelaniaz eta katalanez funtzionatzen du eta emakume- eta gizaseme-ahotsen artean aukera dezake. Modu elkarreragilean egiten du lan eta ordenadorearen pantailan agertzen den edozein hitz edo ikur ahoskatzen du. Testu osoak hitzez hitz edo ikurrez ikur irakur ditzake. Galdera- eta harridura-ikurrei dagozkien intonazioak emateko ere gai da.
Sintetizadorearen soinura ohitu gabeko pertsonekin egindako probetan, %80tan soinua problemarik gabe entzuten zen. Bokal, kontsonante eta hauen arteko konbinazio posible guztien soinu desberdinak analizatu omen dira, katalanean 218 eta gaztelanian 138 erregistratuz.
Soinuak formatzea, anplitude eta intonazioen kodeketa batean oinarrituz ahotsa sintetizatzen duen Philips etxeko PCF 8200 zirkuitu integratu baten bidez egiten da. Azkarrago edo polikiago ahoska dezan erregula daiteke.
Edozein ordenadoretan erraz instala daitekeen txartela da eta arlo askotan aplikagarria: itsuentzat, kutxazain automatikoetan, telefono-zentralitatan, kirol-lehiaketatan, etab.