Australiarrek beheko irudian erakusten den lekua “magnetic ant-hill” edo “inurrien muino magnetikoa” izenez bataiatu dute. Berez ordea, irudiko panel berezi horiek ez dira inurriek eginak; Amilermes meridionalis izeneko termitek baizik. Intsektuek termitategiak iparretik hegoalderako norabidean eraikitzen dituzte, hain zuzen, hau da, iparrorratzaren norabideari jarraituz.
Entomologoen ustetan, termitek beren etxea eguzki-plaka gisa erabiltzen dute. Leku batetik bestera termitategien orientazioa graduren bat edo beste aldatzen da; leku freskoenetan batez ere.