Ezaguna da termitek egiten dituzten buztinezko habiak, ikusgarri izateaz gainera, oso handiak direla. Hala eta guztiz ere, irudian dugunaren modukorik gutxi egongo da mundu zabalean. Australiako iparraldean dagoen Hayes Creek izeneko tokian aurkitu dute eta 6,7 m-ko altuera du.