Berotzean askatu eta hoztean itsatsi egiten den materiala aurkeztu dute Pennsylvania-ko ikertzaileek Journal of the American Chemical Society aldizkarian. Itsasgarria zailtasunik gabe lotzen zaie metalei, eta pixka batez 80 ºC-tan jarriz gero, askatu ere bai. Berotzean itsasteko gaitasunaren % 44 galdu egiten du, eta hidrofobo bihurtzen da.
Material berria velcroaren antzekoa da, kakoen bidez itsasten da, baina kakoak tenperaturaren arabera malguago edo zurrunago bihurtzen diren malgukiei lotuta daude. Itsasgarri berria kirurgian edo itsasontzigintzan erabili ahalko dela uste dute asmatzaileek.