Antartikakoak mikrouhinak jasoko ditu eta materiak unibertsoan duen banaketaren mapa egiteko erabili nahi da, baina bost urte beharko dira eraikitzeko. Namibiakoa, ordea, martxan dago dagoeneko. Lauko familiako lehena irailean hasi zen lanean Lurrera iristen diren gamma izpiak aztertzeko helburuarekin. Teleskopioek orain arteko sistema ahaltsuena osatuko dute, eta astronomoek unibertsoko muturreko inguruneak hobeto ulertuko dituztela espero dute, hala nola, pulsarrak edo supernoba-leherketen hondarrak.