Elhuyar Fundazioa
Australiako Nascomms enpresak zenbakiakeskaintzen ditu Interneteko helbide moduan. Enpresa hau da horrelako zerbitzuak eskaintzen dituen lehena, eta haien helburua enpresek beraien telefono-zenbakia erabiltzea da, Interneteko domeinu gisa.
Haien esanetan, "telefono-zenbakiak erabiltzeak ziberokupen arazoa konpontzen du eta, gainera, errazagoa da WAP teknologiarentzat era honetako domeinuak erabiltzea". Egia da adituen ustez 2003. urtean telefono higikor gehiago egongo dela Internetera konektatuta ordenagailuak baino. Telefonoz biziko ote gara?