Telefono mugikorrak isilarazi nahian

Telefono mugikorrak antzerkian, zinean eta antzeko lekuetan itzaltzeko hainbat eta hainbat iragarki ipini dira, baina, hala ere, ditxosozko beep-beep-ak edozein lekutan asaldatzen gaitu.

Horregatik, Frantziako Konpainia batek poltsiko-liburuaren tamainako aparatu txikia egin du, jatetxean edo antzokian jartzekoa. Aparatuak telefono-uhinekin lehiatzen diren uhinak bidaltzen ditu eta jatorria hurbilago dutenez, mugikorrek horiek jasotzen dituzte.

Telefono mugikorra ez da jasotzen dituen uhinak ezagutzeko gai eta, ondorioz, isilik geratzen da. Asmakuntza bikaina ala askatasun-mugatzailea? Erosteko interesa izan dezakeenari adierazi beharra dago esan aparatua prototipoa dela oraindik eta, Frantzian bederen, erabiltzea galarazita dagoela.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila