Telefono mugikorra eta presio arteriala

CSM motako telefono mugikorrak sisteman sinpatiko bizkortu egiten du eta, ondorioz, presio arteriala igoarazten du.

Telefono mugikorrari zenbait minbizi-mota eragiten dituela egotzi izan zaio, baina hemendik aurrera presio arteriala igoarazi egiten duela ere salatuko diote, sistema sinpatikoa bizkortu egiten duelako.

Alemaniako Friburg hirian, klinika neurologiko unibertsitarioan, Braune doktorearen taldeak aztertu du eragin hori. 26 eta 36 urte bitarteko zazpi gizon eta hiru emakumerekin egin dute proba. Hogeita hamabost minutuz egunero bost aldiz eduki dituzte GSM motako telefono mugikorrarekin eta uhin elektromagnetikorik igortzen ez zuen plazebo-motakoarekin. Emaitzek diotenez, GSM motakoak baino ez du eraginik presio arterialean.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila