Teknika eta teknologia berrien erakusketa

Mendiburu, Joana

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

SITEF Tolosan (Frantzia) urtero antolatzen den etorkizuneko teknika eta energien erakusketa erraldoia da. 25 herritako 800 erakusle eta 60.000 bisitari erakartzen ditu. Espazioa eta gizartea, zientzia eta bioteknologia, komunikazioa eta informazio-teknologiak, ura eta garraioak izan dira aurtengo gai nagusiak. Gainera, mahai-inguru, erakustaldi eta konferentzia ugari egon da. Adibidez, poluzio kimikoa, robotika medikuntzan eta nanoteknologiari buruzko hitzaldi-sorta.

Aurten, hamargarren edizioa zela eta, bi berrikuntza nagusi aipatu behar dira.

Alde batetik, SITEFek Ikerketa eta Teknologia ministerioaren gorespena jaso du. Bestalde, zientzia eta industrian adituak diren pertsonez osatutako batzorde zientifiko berriak orientazio berriak finkatu ditu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila