Tea toxinen kontra

Ikertzaile japoniarren arabera, tea gaixotutako eraikinen sindromeari aurre egiteko metodo eraginkorra da.

Etxe berrietan bizi direnek eztarriko mina eta goragalea izaten dute batzuetan. Horren eragilea pinturak eta kolak askatzen duten formaldehidoa izan ohi da, eta, dirudienez, etxean zehar banatutako te-poltsak formaldehidoa xurgatzeko gai dira. Teari esker, hain zuzen, ikertzaileek aireko formaldehido-kontzentrazioa % 60 eta 90 bitartean murriztu zela neurtu zuten.

Aholkua: te beltza eta berdea dira hoberenak.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila