T-38 hegazkinak soinuaren abiadura-muga gainditu zuen, eta NASAk Langley-n duen zentruko Leonard M. Weinstein ikerlariak, berak moldatutako teleskopio bereziaz, eztanda supertsonikoaren irudia hartu zion. Hegazkinak sortutako talka-uhinak garbi ikusten dira, eta aerodinamikan diharduten ikerlariak pozik daude; Weinsteinen teleskopioa beren lanerako tresna ezinhobea baita.