Tabakoaren eta minbiziaren arteko lotura argitzen

td class="art-testua" valign="top">

Tabakoaren keak minbiziarekin lotutako proteina bat ekoiztea sustatzen duela frogatu dute ikertzaileek. Ikerketaren emaitzak Cancer Research aldizkarian argitaratu dituzte, eta oso lagungarriak dira tabakoak minbiziaren sorreran nola eragiten duen ulertzeko.

Proteina horrek COX-2 izena du, eta ikertzaileek ikusi dute erretzaileen ahoko mintzean erretzaile ez direnetan baino lau aldiz kontzentrazio handiagoa dagoela. Tabakoaren keak proteina horren ekoizpenean zein mekanismoren bidez eragiten duen ikusteko, ikertzaileek hazkuntza-medio batean jarri dituzte mukosako zelulak eta tabako-kearen pean jarri dituzte. Hala frogatu dute keak hazkuntza-faktore bat sortzea eragiten duela, eta horren ondorioz ekoizten da COX-2 proteina. Proteina hori zuzenean lotuta dago minbizia sortzearekin eta hedatzearekin.

Horretaz gain, proteina horren ekoizpena nola eragotzi ere ikertu dute zientzialariek, eta hazkuntza-faktorea blokeatzeak eragin zuzena duela frogatu dute. Beraz, bide batetik baino gehiagotatik saihets daiteke minbizia sortzea, hazkuntza-medioetan behintzat.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila