Finlandian egin eta The American Journal of Psychiatry aldizkarian argitaratutako ikerketa baten emaitzak ez dira nolanahikoak: haurdunaldian zehar tabakoa erretakoen umeek kriminala izateko aukera handiagoa dute.
Diotenez nikotinak fetuen zerebroari eragiten dio, jokaera bortitzak sortuko dituen portaera-aldaketak eraginez. Ikerketarako 11.017 gizonezkoren (ez dute emakumezkorik erabili, herrialde horretan emakumezkoen kriminalitatea oso baxua da eta) portaera eta familia-aurrekariak aztertu dituzte.Haurtzaro egokia izan dutenengan ere amak haurdunaldian erre bazuen, azkenean, poliziaren fitxategian agertzen omen dira, hilketak, lapurretak, sexu-erasoak, etxeko indarkeria etab. izan ondoren.
Baina kopuru hori nabarmen emendatzen omen da haurdunaldian erretzeaz gain umea garaia baino lehen jaio bada, ama ezkongabea bada, nahi gabeko haurdunaldia izan bazen edota oinezegiteko edo hitz egiteko eragozpenfisikoak baldin bazituen.Kontzentrazio- eta hiperaktibitate-arazoak ere sortzen omen ditu.
Arrazoi gisa, balizko azalpen kimikoa aurkezten dute. Jokaera antisozialak seratonina-ekoizpen baxuarekin du lotura. Beraz, euren esanetan, nikotinak garapenean dagoen zerebroari eragingo lioke, ondorio gisa seratonina gutxiago ekoitziz.