Tabako honek ez du minbizia eragiten

Cambridgeko Unibertsitateko ikertzaileek trinitrotoluenoa (TNT) degradatzeko gai den tabako-landarea aurkeztu dute. Urte askoan erabili izan den lehergailu hori minbizi sortzailea da eta, TNTa gordetzen zuten biltegiak suntsitu badira ere, poluitutako lurrek oraindik arazoak sortzen dituzte. Bioteknologo ingelesek landare bidezko irtenbidea aurkitu dute: tabako-landarearen genoman TNTa degradatzen duen bakterio-entzimaren geneak sartu dituzte. Landare arrunta ez bezala, genetikoki eraldatutakoa TNT-kantitate handia duen lurrean hazteko gai da. In vitro egindako ikerketan, aste baten buruan TNTaren % 20 degradatu zen eta, hala uste ez bazuten ere, landareak ez du inolako gai toxikorik metatzen.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila