Suteen detektagailu fina

Suteen detektagailu fina
2007/11/01 | Elhuyar

Vladimir Peskov-ek eta Antonino Zichichi-k, CERNeko kidea bata eta Erromako Enrico Fermi Zentrokoa bestea, suteak zuzenean detektatzeko gailu bat diseinatu dute, eta, esan dutenez, egun salgai dagoen detektagailurik sentikorrena baino mila aldiz sentikorragoa da. Gailuak suteek igortzen dituzten izpi ultramoreak detektatzen ditu. Eguzkiak igortzen dituenekin ez nahastearren, hau da, izpiak suteak igorritakoak direla bermatzearren, 185 nm-ko uhin-luzerako izpi ultramoreak detektatzeko gai egin dute gailua, Eguzkiak izpi horiek igorri bai, baina lurrazalera iritsi aurretik ozono-geruzak xurgatzen baititu.

1
236
2007
11
009
Diseinua
Berriak labur
6
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila