Surf-oholak egiteko ordezko material birziklagarria

Surf-oholak egiteko ordezko material birziklagarria
2007/10/01 | Elhuyar

TXFOAM proiektuan, gaur egun surf-oholak egiteko erabiltzen den foam-aren ordezko materiala aurkitu dute. Foamak baino toxikotasun txikiagoa du, eta birziklagarria da.

Bi ikertzaile gazte ari dira proiektuan lanean: batetik, Borja Ponte, Kimika Zientzietan lizentziatua, eta, bestetik, Julen Rementeria, Administrazio eta Enpresa Zuzendaritzan lizentziatua. Proiektuaren helburua da surf-oholen toxikotasuna gutxitzea, betiere horien ezaugarri teknikoak mantenduz edo, ahal dela, hobetuz. Materialaren optimizazioa eta prototipogintza dira proiektuaren hurrengo urratsak.

1
235
2007
10
017
Materialak; Birziklatzea
Berriak labur
9
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila