Roadrunner superordenagailuak segundoko mila bilioi (1015) eragiketa egitea lortu dute IBMren laborategietan, eta, hala, azkarren lan egiten duen ordenagailua bilakatzea. Superordenagailu hori Estatu Batuetako segurtasun nuklearraren departamentuarena da. Berez, Estatu Batuetako erreserba nuklearra bermatzeko sortu zuten, baina, horretaz gain, beste hainbat kalkulu egiteko erabiltzen dute, hala nola plasmen fisikaren, molekulen dinamikaren eta klima-aldaketaren ingurukoak.