Supernoba zaharrenak argi egiten du oraindik

Supernoba zaharrenak argi egiten du oraindik
2009/01/01 | Elhuyar
(Argazkia: Max Planck Institute for Astronomy)

XVI. mendearen bukaeran supernoba bat, izar zahar baten eztanda bat, behatu ahal izan zuten Lurrean. Esne Bidean ikusitako lehenengo supernoba izan zen. Orain, laurehun urte geroago, supernoba haren aztarna batzuk behatu ahal izan dituzte Max Plank institutuko astronomo batzuek.

Ikusi dutena ez da izan 1572an ikusi zuten leherketa hura, leherketa haren 'oihartzuna' baizik. Astronomoek azaldu dutenez, izarrak eztanda egin zuenean, argia norabide guztietan hedatu zen. Garai hartan ikusi zutenek, Lurrerantz abiatu zen argia ikusi zuten.

Beste norabide batzuetara abiatu zenak bere bideari jarraitu zion, eta horren zati batek izarrarteko hauts-partikuletan errebote egin zuen. Hain zuzen, orain ikusi duten argia izarretik ehunka argi-urtera zegoen hautsean errebote egindako argia da.

1
249
2009
1
014
Astronomia
Berriak labur
9
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila