Supernoba, denbora errealean

Supernoba, denbora errealean
2008/07/01 | Elhuyar
(Argazkia: NASA/Swift Science team)

Astronomoek supernoba bat behatu dute lehertzen ari zen unean bertan, lehen aldiz. Horri esker, supernobaren prozesu osoa nola gertatzen den argitzeko aukera izango dute.

Astronomoek uste zuten supernoba eratzeko prozesuan, juxtu lehertu aurretik, izarrak X izpiak igortzen zituela, eta igortze hori minutu batzuetan detekta zitekeela. Baina ez zuten froga zuzenik, ordura arte supernobak lehertu ondoren ikusi baitzituzten.

Oraingoan, berriz, supernoba bat hasiera-hasieratik aztertzeko aukera izan dute. Zoriz gertatu da. Hain juxtu, Princeton Unibertsitateko astronomoak Lynx konstelazioko supernoba bat behartzen ari ziren, Swift satelitearen bidez. Urtarrilaren 9a zen. Orduan, 5 minutuko X izpiko igortze bat detektatu zuten. Nonbait, berehala ohartu ziren supernoba baten jaiotzaren lekuko izango zirela: SN 2008D supernoba.

Zortea izan zuten, Swift sateliteak dituen tresnak aproposak baitira supernoben bilakaera behatzeko. Gainera, nazioarteko kanpaina bat antolatu zuten, eta teleskopio nagusiak hara begira jarri zituzten: Chandra, Hubble, VLA... Denen artean bildutako datuekin, supernoba bat sortzen den unetik ikertu ahal izan dute.

1
244
2008
7
020
Astronomia
Berriak labur
13
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila