Supermikrobioa?

EEBBetan horren beldur dira azken hilabete hauetan, zenbait herritan berealdiko birulentziaz agertu diren kutsadura-kasuak direla medio. Ezagutzen diren antibiotiko guztiak erabili dira izurrite berriari aurre egiteko, baina honek “entzungor” egiten omen du eta bere horretan segitu.

Ikertzaileek supermikrobioaren hipotesia darabilte egoera azaltzeko orduan. Horren arabera, antibiotikoei aurre egin ahal izateko bere kode genetikoa behin eta berriro mutatu behar izan duen birusak, gaur egungo botikek kontrolatu ezin duten agerraldia sortuko luke, kutsadura-kasuen erantzulea dena, hain zuzen ere.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila