Superhaizea, Chandra eta Hubble

NASA/ESA

NGC 3079 galaxiaren irudi hau Chandra eta Hubble behatokien neurketak bateratuta lortu da. X izpien Chandra behatokiari kolore urdineko eskualdeak zor zaizkio; gorriak eta berdeak, aldiz, Hubble-ri. Astronomoei galaxiaren erdialdetik gora ikusten diren filamentuek eman diete atentzioa. Filamentu horiek gasa dira eta, aztertu ondoren, nola sortu diren ondorioztatu dute astronomoek. Galaxiaren erdialdetik gasezko superhaizea irteten da abiada bizian eta zuloa eragiten du galaxiaren diskoko gas hotzean.

Astronomoen arabera, fenomeno horrek sortu ditu dorre gisako filamentuak. Superhaizea galaxiaren erdigunean zulo beltz bat dagoelako sortzen da, edo galaxiaren barnean supernoba leherketa bat gertatu delako. Ustez, zeregin garrantzitsua du galaxiaren eboluzioan: izar berrien sorrera erregulatzen du eta elementu astunak galaxiaren kanpoko eremuetara zabaltzen ditu.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
MAIER Koop. Elk.
KIDE Koop. Elk.
ULMA Koop. Elk.
EIKA Koop. Elk.
LAGUN ARO Koop. Elk.
FAGOR ELECTRÓNICA Koop. Elk.