Frantziako Caen-en dagoen materialen ikerketarako institutu bateko ikerlari-talde batek, silizioaren gainean material supereroalez osatutako geruza finak ipintzea lortu du. Talde honek orain dela hilabete batzuk lortu zuen elektrizitatea -183°C-tan garraiatzea. Gaur egun lortu dutena, beste urrats bat da. Aluminio nitrurozko konposatu batez bidez, material supereroalea azpiko silizioarekin konbinatzea ebitatzen da. Material supereroalea siliziozko gainazalean finkatzeko, laserrezko baporizazio-sistema bat erabiltzen da.
Orain arte ikertzaile-taldeak estrontzio tritanatoa erabiltzen zuen material supereroale gisa, eta hori oso garestia zen. Aldiz, orain, substantzia berri honi esker, kostuak dexente txikiagotuko dira.