Estatu Batuetako A. K. Ramdas eta bere taldeak munduan den materialik gogorrena lortu berria dute: superdiamantea. Diamante naturalak karbono 12 elementuaz osatuak izaten dira, baina superdiamantea karbono 13 isotopoaz egina da.
Karbono-atomo egonkorrak sei protoi ditu nukleoan, baina sei ala zazpi neutroi izan ditzake; sei karbono 12 atomoak eta zazpi karbono 13 atomoak. Naturan ia dena karbono 12 motakoa da (% 98,9) eta karbono 13 isotopoa % 1,1 baino ez da.
Dena den, gaur egun diamanteen sintesian egin diren aurrerapenei esker, edozein isotoporen monokristalak haztea posible da eta karbono 13 isotopoarenak ere bai. Estatu Batuetan horrela lortutako superdiamantearen ezaugarriak neurtu dituzte eta lurreko material gogorrena dela frogatu da.