Substantzia beltzean ere jaiotzen dira neuronak

Helduen garunak neurona berriak egiteko ahalmena du; azken urteotako aurkikuntza izan da. Hala ere, garunaren zein zatitan jaiotzen dira? Orain arte, neurologoek bazekiten hipokanpoan eta Morgagni-ren tuberkuluan behintzat jaiotzen direla, baina substantzia beltzean ere sortzen direla susmatzen zuten.

Hainbat ikerketak kale egin du hori baieztatu nahian, baina Stockholmeko zientzialari batzuek, saguetan egindako esperimentuen bitartez, substantzia beltzean neurona-kopuru konstantea egoten dela frogatu dute, eta, etengabe hiltzen direnez, jaio ere egiten direla ondorioztatu dute. Zientzialarien emaitzen arabera, neurona berri horiek dopamina sintetizatzen dutenetakoak dira; beraz, prozesuak Parkinsonen gaixotasunarekin zerikusirik ote duen argitu nahi dute orain.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila