Subdukzio-eremu berri bat ari da sortzen Portugal inguruan

Etxebeste Aduriz, Egoitz

Elhuyar Zientzia

subdukzio-eremu-berri-bat-ari-da-sortzen-portugal-
Arg. USG

Atlantikoan, Portugal inguruan, orain arte kontinente-ertz pasiboa izan den eremu bat aktibo bilakatzen hasi denaren lehen zantzuak detektatu dituzte Monash Unibertsitateko geologoek. Geology aldizkarian argitaratu dutenez, horrek ziklo berri bati hasiera emango lioke; Europa eta Amerika elkarrengana hurbiltzen hasiko dira.

Izan ere, subdukzio-eremuetan plaka bat bestearen azpian sartzen da. Kasu honetan, horrek atlantikoa murrizten joatea eragingo luke. Plaka iberiarraren hego-mendebaldeko itsas hondoa aztertzean, ikertzaileek ikusi zuten hondoa apurtzen hasita dagoela, eta jarduera tektoniko adierazten du horrek. Aurkitu dutena “subdukzio-eremu baten enbrioia” bezala deskribatu du Joao Duarte ikertzaileak Monash Unibertsitateak zabaldu duen perentsa-oharrean.
Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila