Wild 2 kometaren inguruko partikula-laginak hartuta, Lurrera itzuli da Stardust misioko kapsula. Orain, aerogel batean jaso dituen partikulak NASAren laborategi batean aztertuko dituzte; eta, geroago, mundu osoko beste hainbat laborategik ere izango dute aukera laginekin lan egiteko. Partikula horiek gure Eguzki-sistemaren sorreratik ez direla aldatu uste dute.