Spamak, nahi gabe jasotzen diren mezuak, nardagarriak eta nahasgarriak izan ohi dira posta elektronikoa erabiltzen dutenentzat. Aurrerantzean, berdin ibiliko dira telefono mugikorren erabiltzaileak ere.
Erresuma Batuan, behintzat, gero eta mezu gehiago bidaltzen dira telefono mugikorretara. Kontsumitzaile-elkarteek eginiko azterketa baten arabera, datorren urtean marka-etxeen % 56k erabiliko omen du bide hori publizitaterako.
Spamak zenbat hedatzen ari diren ikusita, Europako Batasunak legedia egokituko du, eta mezu horiek jasotzailearen baimenarekin soilik bidali ahal izango omen dira, telefono-konpainien kalterako, noski.