Soinua poluzioaren kontra

Gasolindegien inguruko lurzoruaren poluzioak uste baino konponbide errazagoa izan dezake. Horrela uste du behintzat, erregaien hondakinak garbitzeko soinu-uhinak erabiltzen ari den Holandako ikerlari-taldeak.

Holandako zientzilariek arrakastaz erabili duten soinu-teknika berria erabiliz, hondakinaren osagaiak laborategian banatzea lortu dute.

Dakigunez, erregaien hondakinek poluitutako lurzoruak garbitzea oso garestia da gaur egun. Kostu horri aurrea hartu ezinik, gasolindegiak erraustu eta beste leku batera joaten dira enpresak, atzean berreskuraezintzat jotzen duten lurzorua utzirik. Zenbaitetan hondakina deusezten duten bakterioak erabiltzen badira ere, teknika horrek ez du poluzioa erabat desagertarazten.

Holandako zientzilariek arrakastaz erabili duten soinu-teknika berria erabiliz, hondakinaren osagaiak laborategian banatzea lortu dute. Lehen urratsa da hori, horiek banatuz gero, horiek garbitzea errazago eta merkeago baita. Alabaina, laborategian baino ez da prozesua oso-osorik eta arrakastaz egin; beraz, zeregin handia geratzen da lurzoru poluituen arazoari aurrea hartzeko.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila