Sodioaren fusio-puntua

Substantziarik gehienetan, presioa zenbat eta altuagoa izan, orduan eta handiagoa da fusio-puntua –tenperatura handiagoa behar dute urtzeko–. Sodioak ere joera horri eusten dio, baina hein batean soilik; izan ere, ikerketa baten arabera, 300.000 atmosferako presiotik gora, kontrako fenomenoa gertatzen da: fusio-tenperatura jaitsiz doa, eta 1,2 milioi atmosferara iristean giro-tenperaturan urtzen da. Sodioak ez ezik, beste elementu batzuek ere modu bertsuan jokatzea litekeena dela uste dute ikertzaileek.

Babesleak
Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila